IRRATIA

Espaziora bidaiatu dugu MusikHaria saioan Marina Landak gidatuta

Marten egindako lorpenak hizketagai izan dira batean eta bestean azken asteetan. Aurretik ere musikan espazioari buruz askotan aritu izan gara, ordea. Horren adibide batzuk ekarri dizkigu Marina Landak.

Mocker's talde durangarrak astronomiaren bueltan kantu idatzi ditu ‘Oreka ahula’ azken lanean.

This browser does not support the audio element.


«Zein planetatara joan zara?» edota «Itzul zaitez lurrera» bezalako esaldiak askotan entzun izan ditugu. Baina bestelako esaldi eta hitz joko askotarako ere eman du espazioak eta hiztegi astronomikoak kantuak idazterako garaian. Hori dela-eta, haietako batzuekin zerrenda osatu digu Marina Landa ikerlari donostiarrak.

Hauek dira aste honetarako luzatu dizkigun proposamenak:

– Mocker's - Marte

– Mclan - Llamando a la tierra

– Frances forever - Space girl

– Zahara - Big bang

– Maren - Estación espacial de Teruel

– David Bowie - Space oddity