IRRATIA

Gramofonoa | Hamabortz nazkagarriak

Hamabortz nazkagarriak

This browser does not support the audio element.


Aste honetako 'Gramofonoa' prestatzerakoan garbi ikusi dugu badirela oraindik mehatxupean edota zalantzan jartzen den eskubide bat, baita batzuetan demokratikotzat jotzen diren herrialdeen kasuan ere. Oraindik hori ere, adierazpen-askatasuna da inolako zalantzarik gabe. Behin edo beste, norbaitek ahoa itxi nahi izaten dio beste norbaiti, honek dioena gustatzen ez zaiolako edota berarentzat eskarmentu judiziala eskatu nahi duelako ere, esan duen zerbaitek nahigabetu egin duelako.

Halako ekintza asko ere esango dugu badirela okerragoak direnak, zentsuraren ekintza hori agintari politikoek burutzen dutenean hain zuzen ere, hau da; herritarren ordezkari izendaturik dauden horiek kulturarekin lotura estua duen zerbaiti aurka egiten diotenean zehazki. Ostiral honetan beraz, 80. hamarkada amaierako nahiz 90.aren hasierako E.E.U.U.-etan bizi izan zen iskanbilaren inguruan hitz egin dugu.