IRRATIA

Abian da Euspot euskarazko spot lehiaketa

'Nekazaritzatik bizi nahi dugu!' da lehiaketaren 10. ediziorako aukeratutako gaia. Maiatzaren 12a bitarte izango da lanak aurkezteko epea. Arteman Komunikazioko Gorka Zubizarretak azaldu dizkigu aurtengo edizioaren xehetasun guztiak kultur tartean.

Lehiaketako kartela

This browser does not support the audio element.


Duela 10 urte ekindako bideari tinko eutsi dio Euspot, euskarazko spot lehiaketak. Urtero 19.00 bistitatik gora jasotzen ditu lehiaketaren webguneak, eta gizarte sareetan 2.000 jarraitzailetik gora ditu.

Aretxabaletako udala, HAZi, Mondragon unibertsitatea, Arizmendi ikastola, bai euskarari, Music Library eta Arteman komunikazio dabiltza egun lehiaketaren antolakuntzan. Arteman Komunikazioko Gorka Zubizarreta izan dugu kultur tartean 10. edizoari buruzko xehetasunak ematen.

Aurtengo gaia 'Nekazaritzatik bizi nahi dugu' da, eta helburua lehiaketara aurkezten diren spotek gazteak familia-nekazaritzatik bizitzera animatzea da, nekazaritza eredu honek ingurumen eta gizarte jasangarritasunari ematen dion guztia balioan jarriz.

30 segunduko denbora muga dute spotek, hortik behera ez dago gutxieneko iraupen langarik, eta bideoak horizontalean nahiz bertikalean grabatu ahal izango dira. Ihaz hasitako bideari jarraiki, aurten ere  izango da sormenari buruzko online formazioa.  Martxoan zintzilikatuko dute Euspoten webgunean eta ihazko edizioko irabazleak, Julen Urtxegik emango ditu azalpen eta gomendioak.

6 sari banatuko dira guztira: Spotik onena (1.000 euro), Publikoaren saria (500euro), Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro), Gazteen saria, 18 urtetik beherakoentzat (250 euro), Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro) Arizmendiko ikasleen spotik onena (250 euro).

Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 12a da, sari banaketa berriz maiatzaren 27an egingo da.