«Gizonek eta emakumeek dantzak desberdin gorpuztu behar ditugula sinetsarazi digute»
Dantzak ba al du generorik? Zergatik dantzatu izan dute gizonek aurreskua eta ez emakumeek? Oier Arabaolaza dantza ikertzailea gurean izan dugu, 'Genero-identitatea Euskal Dantza tradizionalaren eraikuntzan' bukatu berri duen tesiaz hitz egiteko.
This browser does not support the audio element.
Oier Araolaza Arrieta dantzaria, kazetaria, dantza-ikertzailea eta dantza-dibulgatzailea da. Kazetaritzan eta antropologian egin zituen ikasketak eta Euskal Herriko Unibertsitatean Mikel Laboa Katedran egin du doktoretza, generoa eta euskal dantzak jorratu ditu bere tesian. Bertan ateratako emaitzak eta ondorioak 'Genero-identitatea Euskal Dantza tradizionalaren eraikuntzan' liburuan plazaratu ditu.
XIX. mendearen bukaeran aldaketa esanguratsu bat ematen hasi zen: emakumeek aurreskua dantzatzeari utzi zioten. Akaso askok hori ere ez dugu haintzat hartu horrela irudikatu baitigute dantza honen sinbolismoa. Gehienetan, gizonezkoek dantzatu izan dute aurreskua eta ia esklusibotzat hartua izan da hamarkada askotan, esan daiteke, aurreskuaren gorputz-adierazpena eta errituala maskulinotzat transmititu egin dela azken hamarkadetan. Baina dantzen segregazioaren historia uste genuena baino berriagoa dela dio Oier Araolaza doktoreak.
Herri bezela aurreskua oso gurea dela sentitu izan dugu beti, baina zenbat da benetan gurea? Emakumeona? Horren inguruan eta era sakonean hitz egiteko aukera izan diugu Bigarren Kafean.