Kera Deia | Synthwave (II)
This browser does not support the audio element.
Etxahun Arregi
Atzo saioaren harira, gaurkoan ere 'Synthwave' estiloarekin jarraitu dugu 'Kera Deia' saioan. Alemaniatik ordea, Kanadiara egin dugu oraingo honetan salto eta bikote zoragarri bat ezagutu dugu bertan. 'Electric Youth' bandak 2011n hasi zuen bere ibilbide musikaren munduan eta hainbat diskoren bitartez lan paregabeak ezagutarazi dizkigute.
Austin Garrick eta Bronwyn Griffin bikoteak osatzen du banda eta zenbaitetan, Indie pop nahiz Synth pop estiloei ere heldu izan die beraien kantuetan. 2014. urtean kaleratu zuten beraien lehen estudio albuma 'Innerworld' izenpean eta halako zenbait harribitxi entzuteko tartea hartu dugu igandeko saio honetan.