Zientziaren korapiloak euskal kantuen bitartez askatuz
Hainbat termino eta kontzeptu ulertzea eta gureganatzea zaila izaten da zientzia esparruan, eta horiek ulerterrezago bihurtu asmoz, euskal kantuak baliatu ditu Kari Alberdi kimikari azkoitiarrak. Bere proiektuaren berri ezagutu dugu Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egun honetan.
This browser does not support the audio element.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko egunaren harira, Kari Alberdi kimikari azkoitiarra NAIZ Irratian izan da gaur goizean. «Munduan zer gertatzen den galdetzea eta, ahal bada, erantzutea da zientziaren helburuetako bat. Eta niri horrek kuriositatea piztu zidan».
Orain, Zientziaren Komunikaziorako Graduondokoa egiten ari da EHU eta NUPen artean eta horri lotuta dator proiektu hau. «Zientziaren arazoetako bat da ez dugula modu egokia aurkitzen gizarteari zabaltzeko».
Egungo egoeran, osasun krisi baten baitan, «eginkizunetako bat informatzea eta lasaitasuna trasmititzea ere bada», Alberdiren iritziz. «Batzuetan informazio asko zegoen, gehiegi eta irakurle edo ikusle bezala iragazki bat behar duzu. Gauzak azaltzerakoan denok ulertzeko moduan egin behar da».
Eta musikak lagundu dio horretan. Sare sozialen bitartez, termino zailenak gerturatzeko ahalegin bat egiten ari da hainbat euskal kanta lan-tresna hartuta. «Zientziarekiko interesik agertu ez duen jende hori gerturatzea da jomuga. Eta euskaldunok lotura hori dugu eukal kulturarekin, bereziki musikarekin».
Horretarako, besteak beste, Ken Zazpiren ‘Ilargia’ abestia erabili du ilargiaren kontzeptua gerturatzeko.
Ilargia - Ken Zazpi#mcucien #zientzia #musika pic.twitter.com/ankOtps4Wv
— Kari (@karikimikari) February 3, 2021
Eguzkia lantzeko garaian, Rotten XIII talde nafarraren ‘Eguzkiaren argia’ baliatu du.
Eguzkiaren argia - Rotten XIII#mcucien #zientzia #musika pic.twitter.com/OEbSEEDpAW
— Kari (@karikimikari) February 8, 2021
Aurreko bien arteko eklipseak azaltzeko, aldiz, Skakeitanek jarri du doinua.
Arrazoia du @skakeitan_band-ek? Eklipseak erre egiten du? pic.twitter.com/Yu6MUDOEm0
— Kari (@karikimikari) February 9, 2021
«Oreka» eta «indarra» dira landu dituen beste bi kontzeptuak. Lehena, Berri Txarraken izen bereko abestiaren bitartez egin du: «Orekak ez du balio lurrean zaudenean» dio Lekunberrikoen lanak. «Konparaketa egiteko, lurrean zaudenean orekak mantentzeak ez duela hainbesteko meritua dio. Zientzia aldetik, grabitate indarra dago eta esaldi hori ez da guztiz zuzena. Badu bere meritua tente egoteak», azaldu du.
Arrazoia du @berritxarrak-ek? #mcucien #zientzia #kulturazientifikoa
— Kari (@karikimikari) January 28, 2021
喙溺燐離 pic.twitter.com/LcV1aYyIZZ
Bi terminoak jartzen ditu mahai gainean Oreka TX taldeak: «Kontzeptuak elkar erlazionatzea izan da. Eta kasu honetan, oreka mantentzeko, indarren baturak 0 izan beharko luke», azpimarratu du.
3. Indarrak du oreka
— Kari (@karikimikari) February 1, 2021
orekak indarra
eremu bakarrean
burua giharra
beti daukate batak
bestearen beharra
biak osatzen dute
gizaki bakarra
溺喙燐離#mcucien #zientzia #komunikaziozientifikoa pic.twitter.com/e9jZjg0AuH
Azkenik, Zea Mays-en ‘Elektrizitatea’ ere izan du hizpide: «Kanta osoan zehar energia eta elektrizitatearekin jokatzen du. Esaten du ‘lurrean idatzita geratuko naiz’ eta tximistek egiten dute, fulgurita izeneko harri baten forman».
1. Elektrizitatea banaiz
— Kari (@karikimikari) January 25, 2021
lurrean idatzirik
geldituko naiz
溺燐喙⏳ #mcucien pic.twitter.com/bnlF0qs3E4