IRRATIA

Bea Sever (Naizen): «Legeek eskubideak bermatu behar dituzte»

Madrilen lantzen ari den trans legea zertan den jakiteko, Informazioaren Harian azalpenak ematen izan da Bea Sever, Naizen Adingabe Transexualen Familien Elkarteko bozeramalea. «Aurkeztuko diren emendakinak» aintzat hartuta, Severrek uste du legea ez dela berehalakoan aurkeztuko.

Irudian Bea Sever, Naizen elkarteko bozeramailea.

This browser does not support the audio element.


Severrek azaldu duenez, PSOEk legearekiko agertutako zalantzak «harridura» eragiten diote, beste toki batzuetan egin duenaren kontra doalako. «PSOEk berak aurkeztuta, edo PSOEren babesarekin antzeko legeak aurrera atera dira hamar erkidego ezberdinetan», esan du Severrek.

Nazioarteko zenbait erakundek, tartean Europar Batasunak, «genero autodeterminazioa» onartu eta gauzatzeko eskatu dute. Severren arabera, badira non begiratzeko ispiluak nazioartean, «mundu osoan 25 herrialdeetan onartu da genero autodeterminazioa. Argentinan esaterako 2012tik». Eskubideak bermatzeko legea izanik, eta nazioarteko erakundeen eskaria izanik, Severrek dio, ez duela ulertzen «zer dela jartzen dizkieten oztopoak, beren eskubideak gauzatu nahi dituzten pertsona hauei».