IRRATIA

Izen batek kantu asko sortzeko bidea eman dezake

Maria izenak adiera desberdinak hartu ditu hiztegian, baita kantugintzan ere. Horrek atentzioa eman dio Marina Landa MusikHaria saioko kolaboratzaileari eta Maria aipatzen duten hainbat kantu ekarri ditu saiora.

Francis Diez ikur garrantzitsua izan da LGTBI komunitatearentzat. (Juan Carlos RUIZ/FOKU)

This browser does not support the audio element.


Munduan gehienetakoa errepikatzen den izena da Maria estatistikei begira jartzen bagara. Izan ere gurean ere garai batean izen konposatuetan ia beti agertzen zen izena da sexu bereizketarik egin gabe ere.

Baina adiera gehiago izan ditu eta baita erlijio kutsu nabarmenak ere. Horrek guztiak atentzioa eman dio Marina Landari eta esanahi desberdinak eta mezu asko eman dira Maria izenaren inguruan. Hartara, honako zerrenda hau osatu du ikerlari donostiarrak:

– Estitxu - Agur Maria

– Doctor Deseo - A mi pequeña María

– Mikel Urdangarin - Maria

– Blondie - Maria

– Pasión Vega - María se bebe las calles

– Betagarri - Sweet Mary