ELB: «Ahate sanoak salbatzeaz gain, gure baserrien biziraupena dugu segurtatzen»
Hegazti gripea Ipar Euskal Herrira ere iritsi da. ELB sindikatuko Pampi Saint Mariek berretsi du Parisen aginduaren aurka, ez dituztela ahate sanoak hilko. «Gure modeloa mehatsatzen duen modelo industriala behar da borrokatu, garatzen uzten bada gure hiltzea ekarriko du».
This browser does not support the audio element.
Gaixo dauden ahateak ez ezik, ingurukoak, 5 kilometroko perimetroan dauden ahate guztiak hiltzeko agindua eman du Estatu frantziarreko gobernuak. ELB sindikatuko Pampi Saint Mariek dio ezetz, ez dituztela sano dauden ahateak hilko. Eredu industrialaren eta eurek garatzen duten eredu jasangarriaaren arteko borrokaz mintzo da.
Ahateak hiltzeko aginduaz, «gure baserritarrek jasotzen badute dei bat erranez bihar bagatoz ahateak hiltzera, guk alarma piztuko dugu, jendea badugu prest baserri horietara joateko, erresistentzia antolatzen ari gara», esan du ELBko ordezkariak.