Ostalariak eta taberna giroa gogoan izan ditu Marina Landak MusikHaria saioan
Donostia zonalde gorrian sartu eta tabernak itxi zituzten aurreko ostiralean. Horren harira, tabernen inguruan idatzitako kantuez osatu du bere asteroko tartea Marina Landa ikerlariak.
This browser does not support the audio element.
Zenbat bizipen izan ditugun tabernetan, ezta? Batzuetan onak, beste batzuetan ez hainbeste, dantza saio ederrak egin ere bai tartean. Horiek guztiak gogoan izan eta ostalariei omenaldi txiki bat egin nahi izan die Marina Landak MusikHaria saioan. Donostian, gainera, Eiger bezalako taberna musikazale batek ateak itxi behar izan ditu berriki, betirako.
Tabernetan ohikoak izaten diren kontuak biltzen dituen abesti sorta ekarri du Landak. Hauxe zerrenda:
– Hemendik at! - Tabernaz taberna
– Rihanna - Cheers
– Ella baila sola - Amores de barra
– Platero y tú - Tras la barra
– Zetak - Zertan ari gara
– McOnak - Tabernako argiak