IRRATIA

Artea guztion eskura

Artoteka, artelan artistikoak maileguan hartu eta artisten eta herritarren arteko bitartekaritza jarduerak garatzeko plataforma sortu dute Bilbon. Iranzu Guijarro proiektu honen koordinaketa lanetan dabil eta kultur tartean azaldu dizkigu artotekari buruzko xehetasunak.

Artotekaren logoa

This browser does not support the audio element.


Arteak badu jendartearen begietara kutsu elitista bat, soilik pribilegiatu gutxi batzuren esku  dagoen usteak indar handia du. Aurriritzi hauek guztiak haustera dator Artoteka.

Sarean, wikitoki eta Karraskan erakundeek bultzatutako proiektua da, eta bertan dabil buru-belarri Iranzu Guijarro. Kultur tartean azaldu digunez, plataforma berri honen helburu nagusia arte garaikidea kolektibo, pertsona eta eguneroko espazioetara hurbiltzea da. Europan abian diren beste gisa honetako egitasmoak izan dituzte aztergai, batik bat frantziakoak. Hauek publikoak dira, bilduma publikoak dituzte, liburutegietan gertatzen den moduan, eta hortaz arte-lanak ere maileguan hartu ditzakete erabiltzaileek.

Bilboko Artotekan ordea, bilduma pribatua da, 10 artistek propio egitasmo honetarakao sortutako 30 lanek osatzen dute. Artistak Belen Cerezo, Helena Goñi, Juana Garcia-Pozuelo, Mawatres, Raisa Alava, Raquel Asensi, Raquel Meyers, Saioa Olmo, Tunipanea eta Victoria Ascaso dira. Bilduma pribatua izaki, maileguan izan beharrean arte-lanak alokairuan har daitezke, epe jakin baterako eta kuota bat ordainduta. Norbanakoek zein erakundeek izango dute horretrako aukera.

Egitasmoaren lehen fasean daudela azpimarratu nahi zian digu Iranzu Guijarrok, garatuz eta moldatuz joan nahi dutela etorkizunera begira, eta hasunarketa lan horretan ari dira orain, Artotekak apiriletik aurrera izango duen itxura eta moldea erabakitzen.

Batik bat bitartekaritza lana da gehien inetresatzeen zaiena: artista eta herritarren arteko zubilanak egitea, egon daitezkeen arrakalak gainditu, eta elkargune eta espazio konpartitu berriak sortzeko abaguneak eskeintzea.

Oraingoz, Artotekaren webgunean ikusi ditzakegu lehen bilduma honetako artelanak, eta horietatik 10 Bilboko Alondegiko Mediateka BBK gunean ere izango dira ikusgai aoirilaren 11ra bitartean.