Nazioarteari begira, etxekoari balioa emateko
Uzta ederra izan genuen 2020an euskal musikan eta 2021ekoa ere hasi da dagoeneko bere fruituak ematen. Baina nazioartekoarekin alderatuz, zertan gabiltza etxean? Ariketa hori egin nahian, hiru proposamen luzatu dizkigu Izkander Fernandezek.
This browser does not support the audio element.
Labetik atera berritan hiru kantu ekarri dizkigu aste honetan Izkander Fernandezek MusikHaria saiora. Nazioartera begira jartzen da askotan eta, oraingoan, atzerritik ekarri ditu kantu berriak. Izan ere ariketa interesgarria izaten da etxekoa balioan jartzeko kanpokoa ere entzutea, gure musika zein tokitan dagoen konturatzeko. Eta, bide batez, askotan kanpokoari inbidiarik ez izateko arrazoi nahikoa dugula ohartzeko.
Hartara, hauek dira aste honetan ekarri dizkigun hiru proposamenak:
– Shame - Water in the well
– Julien Baker - Hardline
– Mogwai - Ritchie Sacramento