Sexua, umorea eta rock and rolla
'PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)' Benetan Be antzerki taldearen lana ezagutu dugu kultur tartean, Patricia Urrutia aktore eta sortzailearen eskutik.
This browser does not support the audio element.
«Heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta, helduei eta oraindik heldu ez direnei zuzendutako umorezko antzerkia» da Patricia Urrutia aktore eta sortzailearen hitzetan 'PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)' lana.
Belaunaldi ezberdinetako pertsonek, sexuaz eta sexu heziketaz hitz egiterakoan ditugun trabak antzekoak direla ohartuta, eta egun, batik bat gazteenen arten pornoaren kontsumoak duen pisuaz arduratuta ekin zioten Benetan Be antzerki taldean obra honen sorkuntzari.
Umore klabean eta musikaz lagunduta, heldu zein gazteek ikusi eta gozatzeko lana da, guztiok zailtasun berak partekatzen ditugula ohartu, eta soseguz jaso eta ematen dugun heziketa sexual eta afektiboaz hausnartzera gonbidatzen gaituena.
Patricia Urrutia, Juanjo Otero eta Jon Zumelaga aktoreak dira oholtza gainean ikusiko ditugunak. Gaztetxe batean, horren gazte ez diren musika talde baten agur kontzertua haitzakiatzat hartuta, belaunaldi ezberdinetako pertsonaiak gorpuztuko dituzte hiru aktoreek. Patricia Urrutiaren hitzetan, helburua gurasoek seme-alabek ikusteko modukoa dela pentsatzea da, eta alderantziz, seme-alabek ikusiz gero hauek gurasoentzat gomendagarri iriztea.
'PORNO vs AFRODITA (edo I ♥#gorkaurbizu)' ikusteko datozen zitak urtarrilaren 23an Abadiñon eta 29an Basaurin dira, hortik aurrerakoak Benean Be antzerki taldearen webgunean kontsulta ditzakegu.