IRRATIA

Pandemiaren oparotasuna

Pandemiak gauza txar asko ekarri dizkigu, baina baita onak ere. Musikarientzat hain gogorra izan den urtean, musikalki oparoa izan da paradoxa bat dirudien arren. Oparotasun hori ekarri digu Marina Landak MusikHaria saiora.

2020an ateratako ‘Hormak apurtzea’ kantuan, itxialdiaz hitz egiten dute Sua taldekoek

This browser does not support the audio element.


Itxialdia, kontzertu falta, diskoak kaleratzeko zalantzak, erakundeetatik laguntza falta, ezin entseatu… Eta zerrenda asko luzatu genezake musikari baten larruazalean jarriko bagina. Urte zaila eta gogorra izan baitzen 2020a haientzako. Eta, momentuz, 2021ak ez dauka askoz itxura hobeagorik.

Baina, gezurra badirudi ere, musikalki oso emankorra izan da 2020a eta sekulako lanak utzi dizkigu. Oraingoan, ordea, itxialdiaren gaia edota itxialdiak kantuetan utzi duen arrastoa ekarri digu Marina Landak. Sei kantu, gutxiak ere pandemia garaian sortuak:

– El Kanka - Sabéis quiénes sois

– Sua - Hormak apurtzea

– Blink 182 - Quarantine

– Zetak - Zeinen ederra izango den

– Van Morrison & Eric Clapton - Stand and deliver

– ETS - Egingo dugu eztanda