IRRATIA

«Zinema erresistentziarako tresna bat da»

'Solo son peces' film laburra.

This browser does not support the audio element.


Teslem, Dehba eta Jadijak arrain-haztegi batean egiten dute lan, Argelian, saharar errefuxiatuen kanpamentuetan. Desertuaren erdian, euren sorterritik oso urrun bizi dira hiruak. Han ez dago itsasorik, baina arrainak bai; batez ere, tilapiak. 

Tilapiak errefuxiatuak dira, ez dira beraien sorlekuan bizi, Teslem, Dehba eta Jadija bezala. Hori kontatzen du Ana Serna eta Paula Iglesiasek zuzendutako 'Solo son peces' film laburrak. Espainiako Zinemaren Sari Nagusia irabazi zuen lan honek pasa den urteko Zinebi jaialdian eta orain Goya saria irabazteko bidean dago. 

Gaur Ana Serna zuzendaria eta Arabako SEADen Lagunen Elkarteko Olatz Alonso etorri dira gurera filmaz eta saharar herriari buruz hitz egitera.