Gabonetan jan-edanak edonon, baita musikan ere!
Marina Landak aste honetan elikaduraren gaia ekarri digu MusikHaria saiora. Garai hauetan mahaiaren bueltan elkartu eta bapo jan eta edateko ohitura izaten da gurean. Hori aitzakiatzat hartu eta musikan gaiaz hitz egiten duten kantuak ekarri ditu.
This browser does not support the audio element.
Baina dena ez da poza eta zoriona. Elikadurak zentzu zabala hartzen duelako eta askotan miseriak ere izaten direlako. Gosea arazo handia da munduan eta horren inguruan ere hitz egin da musikaren munduan. Batzuk modu alaiagoan besteak tristeagoan, baina txoko desberdinetan heldu diote gaiari.
Sexua eta elikagaiak uztartzen dituzten kantuak ere badira edota elikagaiak sinbolo bezala hartzen dituztenak. Denetarik izan dugu aste honetan Marina Landak prestatu digun entsaladan:
– Javiera Mena - Hambre
– Juan Luis Guerra - Ojalá que llueva café
– Joseba Irazoki eta lagunak - Gose naizelarik
– Maixa eta Ixiar - Bexamela ta pastela
– Zetak - Sagarra