'Tetuan' gero eta hurbilago...
'Tetuan' dokumentala gauzatzeko crowdfounding kanpaina abiarazi du Iratxe Fresneda zuzedariak Verkami plataforman. Abenduaren 22 a da dokumenatalaren mezenas izateko laguntza eman ahal ziateko azken eguna.
This browser does not support the audio element.
Iratxe Fresnedak 'Irrintziaren oihartzunak' eta 'Lurralde hotzak' lanekin hasitako trilogia borobildu nahi du Iratxe Fresneda zine zuzendariak 'Tetuan' lanarekin. Horretarako azken txanpan sartu den crowdfounding kanpaina bat abian du Verkami plataforman. Abenduaren 22a izango da ekarpenak egin eta dokumental honen mezenas izateko azken eguna. Izan ere, gure inguruko herrialde batzuetako sortzaileekin alderatuta, gurean gogor lane gin behar da gisa honetako proiektuak aurrera atera ahal izateko, laguntza ofizialak murritzak direlako.
Migrazioari buruzko lana izango da 'Tetuan', lau pertsona, izango dituena ardatz. Pertsonaia indartsuak dira, motxila astuna daramatenak bizkar gainean. Asmoa hauen bizitzak nahasutuz collage moduko bat egitea da, eta finean bidaia bat egitea.
Gauzak ondobidean, udaberrian hasi nahiko lukete errodaia lanetan eta 'behin estreinaldia eginda, Lurralde hotzak'-ekin egin bezala nazioarteko jaialdietan parte hartzea .