Anaitasuna gogo eta ilusio handiarekin Getaferi aurre egiteko
Anaitasunak bihar jokatuko du Errege Kopako lehen kanporaketako partida Getaferen aurka. Bordalasen taldea ez dabil bolada onean Ligan, ez du garaipenik eskuratu azken zazpi partidetan. Hala ere, «partida gogorra» aurreikusten du Xabi Soraluze Anaitasunako jokalariak.
This browser does not support the audio element.
Errege Kopako lehen kanporaketako partidak izaten ari gara aste honetan, euskal talde xumeak tartean, lehen mailako talde baten aurka lehen aldiz jokatzen ari direnak. Bihar izango da Anaitasunaren txanda, besteak beste. Azkoitiarrek Getaferen aurka jokatuko dute. Bordalasen taldea dinamika txarrean dago ligan, azken zazpi partidetan ez dute garaipenik lortu, eta azken bi norgehiagokak galtzetik datoz. Hala ere, Xabi Soraluze Anaitasunako jokalariak NAIZi azaldu dioenez, «partida gogorra» aurreikusten dute.