Makala DJaren azken proiektua aurkeztu digu Iker Bárbarak ‘Zarata’ tartean
Lau proposamen berri ekarri dizkigu astero bezala Iker Bárbara Zarata Mondosonoroko koordinatzaileak MusikHaria saiora. Estilo anitzeko hautaketa da aste honetarako prestatu duena kazetari bilbotarrak.
This browser does not support the audio element.
Beste estilo eta doinu batzuk ezagutzen ditugu astea joan eta astea etorri Iker Bárbararekin ‘Zarata’ tartean. Aste honetan ekarri dituen proposamenen artean, Arima Soul izeneko proiektua aurkeztu digu. Proiektuaren atzean Makala DJ zarauztarra dago, aurretik Makala Jazz Funk Band bezalako proiektuetan ibili den artista. Orrua diskoak zigiluaren sortzailea ere bada Makala eta haren azpian kaleratu dute Arima Soul taldearen lehen lana.
Baina kantu gehiago ere ekarri dizkigu Bárbarak:
– Mikel Iraeta - Erro askeak
– Deep Sea Monk - Black light
– Arima Soul - Ez gara ikusten
– Sonic Trash - Kalamity (ft. Birkit)