IRRATIA

Kike Amonarriz [Topagunea]: «Euskaraldiak balio du DNAn sartuta ditugun konplexuak iraultzeko»

Hizkuntza ohitura aldaketen budegurutzeak uste baino gehiago kostako du, baina «horretan ari gara», Topaguneko lehendakariak esan digunez. Iraupeneko lasterketa honetan sartuta gauden honetan, Euskaraldia aurten egite hutsa lorpen bat dela dio; balorazio positiboa egin du bigarren edizioaz.  

Kike Amonarriz, aurtengo Euskaraldiaren leloarekin

This browser does not support the audio element.


Hizkuntza ohituren aldaketa ez da egunetik gauera egiten den zerbait, iraupen luzeko erronka da, eta Euskaraldia bezelako erronkek balio dute, Kike Amonarrizen hitzetan, «gure barnean sartuta dauzkagun txikitasunaren konplexua, edukazio txarraren konplexua, gure DNAn sartuta ditugun konplexu guztiak» iraultzeko. Peio Jauregi Euskaraldiaren ideologoaren hitza ere ekarri nahi izan ditu gogora: «Oraindik entrenatzen ari gara, benetako partida ez da hasi». 

Hala izanik, aurtengoaz balorazio positiboa egiten du; partaidetza datuak gora-behera, Euskaraldia aurtengo baldintza egin izana lorpen bat dela dio. 

«Egun hauetan lortutako aldaketei eustea» da orain desafioa, baita Euskaraldiak lortu duen «indar soziala» egonkortu eta luzaroan mantentzea.