3.atala: ... eta munduak Euskal Herriko borroka ezagutu zuen
Euskal Herrian ez ezik, Espainiako eta Frantziako estatuetan eta Europa guztian mobilizazio ikusgarriak izan ziren Burgosko auzipetuen defentsan. Nazioarteko presioa erabakiorra izan zen azken ebazpenean.
This browser does not support the audio element.
Ion T. BARRENA
1970eko abenduaren 3an Burgosko auzitegi militar batean epaitu zituzten 16 euskal herritar. ETAren inguruan loratzen ari zen borroka ito nahi zuen frankismoak, baina ezustean belaunaldi horren pizgarri izan zen.
Lau ataleko podcast honetan garaiko testigantzak, soinuak eta bizipenak jaso ditu NAIZ Irratiak.
Hirugarren atalean nazioarteko mobilizazioa gogoratu dugu, garaiko soinuak gogoratuz: Berlin, Erroma, Londres, Paris... Presio diplomatikoa eta frankismoaren erantzun antzua kalean.