IRRATIA

Oihana Lopetegi [IparHegoa]: «Azken 10 urteetan baino okerrago gaude lan eta bizi baldintzetan»

Ipar Hegoa fundazioak EHko lan eta bizitza baldintzak aztertu ditu bere azken Ikusmira txostenean. Ondorio garbia atera dute: duela 10 urte baino egoera kaxkarrago gaude adierazle gehienetan. Oihana Lopetegik, fundazioko analisi arduradunak azaldu dizkigu txostenaren xehetasunak. 

Lan Kode eta Gizarte Babeserako lege berria lantzean ari dira Ipar Hegoa fundazioan (Gorka RUBIO/FOKU).

This browser does not support the audio element.


Euskal Herriko lan eta bizi baldintzak ez dira hobetu azken hamar urteetan; areago, okertu egin dira. Ondorio atera du Ipar Hegoa fundazioak egin berri duen azterketan. Egoeraren galera ia aspektu guztietan eman dela segurtatu du Oihana Lopetegik, analisien arduradunak, «hasi gazteriaren prekarizazio egoerari dagokionean, emakumeen eta gizonen arteko arrakalan, pentsioetan, eta etxebizitzara arte». 

Aldaketa politikoak beharrezkoak direla uste dute, «ez Madrilen, ez Parisen, fokoa Euskal Herrian» jarrita. Ildo horretan, besteak beste, Lan Kode eta Gizarte Babeserako lege propioaren beharra azpimarratu dute. Horretan lanean ari dira, eta datozen asteetan aurkeztea espero dute.