Oihane Pardo: «Kaikua bera baino, atzetik zegoen historia interesatzen zitzaidan gehiago»
This browser does not support the audio element.
Duela urte batzuk, Oihane Pardok (Donostia, 1986) amonaren kaikua (euskal arrantzaleen ohiko berokia) oinordetzan jaso zuen. Kaiku hori bere berokirik kutunena bihurtu zen; etxearekiko, familiarekiko eta kulturarekiko lotura baitzen. Orduan ohartu zen modak eta diseinuak istorioak kontatzeko eta kultura iraunarazteko gaitasuna dutela. Horregatik, Amarenak proiektua sortu zuen.
Amarenak moda jasangarrirako enpresa bat da, duela 4 urte sortu zena crowdfunding kanpaina arrakastatsu bati esker. Moda eta diseinuaren bitartez, euskal kultura eta ondarea berreskuratzeko helburua du Amarenak.
Oraingo honetan crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute berriro, Kantauriko emakumeek zeramatzaten Erdi Aroko burukoen historia kontatzen duena. Horretarako guzti honen atzean dagoen Oihane Pardo etorri da gaur gurera.