IRRATIA

Kuartz | II

Kuartz Musika Pilula

This browser does not support the audio element.


Hemen da Kuartz bikotearen bigarren lana. Oihan Delavigne eta Ibes Mongabure baxenafartarrek badaramatzate urte batzuk gitarra eta bateria bikote bezala, rocka, bluesa eta stonerra bezalako estiloen inguruan.

'II' izeneko lan berri honetan gauza berriak probatu ditu taldeak, batez ere konponketa aldetik. Haien helburua abestiak janztea izan da. Bikote formatua ez da ohikoena rockaren munduan. Hala ere, talde ugarik frogatu izan dute musika indartsua eta eraginkorra sortu daitekela gitarra eta bateria  solik erabilita. Muga bat izan daitekeena, abantaila ere izan daiteke askotan. Gauza onak eta txarrak ditu modu honetan aritzeak.