Leire San Salvador : «Azkeneko 45 urtetan sekulako informazio blokeoa jasan dugu»
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Azaroaren 13an, ostiralean, Marokoko Indar Armatuek 1991tik indarrean zegoen Maroko eta Mendebaldeko Sahararen arteko su-eten Akordioa urratu zuen. Ondorioz, Fronte Polisarioak hautsitzat jo zuen Marokorekin 1991n sinatu zuten su-etena, eta, hortaz, larunbatean gerra egoera ezarri zuen.
Egoera azaltzeko, Sahara Euskadi Mugimenduko Leire San Salvador gonbidatu dugu Bigarren Kafeara.
Saharar herriari eta Fronte Polisarioari babesa adierazteaz gain, Sahara Euskadi Mugimenduak euskal gizarteari dei egin nahi dio larunbatean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko.