IRRATIA

Harkaitz Cano: «Idazleok denboraren luxua inposatu behar diogu gure buruari»

Harkatiz Cano bigarren kafea

This browser does not support the audio element.


'Bigarren Kafea' saioko 'Kafe Hutsa' tartera gonbidatu dugu Harkaitz Cano idazlea. Harkaitzen ibilbidea lerro gutxitan azaltzea zaila da oso, eta horrexegatik gaur gurean egotea nahi izan dugu. Datorren ostegunean, azaroaren 19an, Tanttaka teatroak Gasteizko Printzipal antzokian estreinatuko duen 'Sisiforen paperak' lanaren gidoilaria da.

Gaur, istorio horretan murgiltzeaz gain,  Harkaitzen mundu pertsonalean ere barneratu gara Bigarren Kafean edo saiatu gara; izan ere, bere hitzetan, «Lehendabiziko parrafoaren kondenan bizi gara».