Kera Deia | The Cure x 1
This browser does not support the audio element.
Etxahun Arregi
'The Cure' taldea izan da asteburu honetako protagonista Kera Deia saioan. Ingalaterran sortua 1978an, Post Punk eta New Wave jotzeagatik egin ziren ospetsu. Maiz aldatu dute taldekidez, baina, Robert Smith frontmana da talde honen ikurra, lehen lerroan, aurpegia ematen eta ahotsa jartzen, egon den hori.
Ezaguna da Smithen itxura: ile luze nahasi-harrotua, aurpegi zurbila, ezpain pintatuak, gehienetan beltzez jantzita... Taldearen lehen diskoa, Three Imaginary Boys, 1979koa da, eta ateratakoan punkaren ostean Erresuma Batuan sortutako post-punk eta New Wave ildoetako adibidetzat jo zuten.