IRRATIA

Iaz hildako langile kopurua, 2020ko urrian

52 langile hil ziren iaz Euskal Herrian lan istripuz. Aurten, oraindik ere urtea amaitzeko aste dezente falta denean, kopuru horretara iritsi gara dagoeneko. Ernai kalera irten da ostegun honetan “erahilketa” hauek salatu eta bizitzak politiken erdigunean jar daitezen exijitzeko. Izar Hernando gazte antolakundeko bozeramaileak Naiz Irratian azaldu ditu ekintzen ingurukoak.

Ernaik Gasteizen egin duen ekintza

This browser does not support the audio element.


Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruñean egin ditu ekintzak ostegun goiz honetan Ernai gazte antolakundeak. Donostian, Miramar jauregiaren atarian, Osalaneko arduradunak barnean bilduta zeuden bitartean. Osalanek Donostian egin duen jardunaldia kritikatu du Hernandok, uste baitu hildako langileen kopuruak erakusten duela laneko segurtasun eta osasunerako erakundea ez dela egoki lanean ari.

Inbertsioa handitu eta modu honetan politiken norabide aldatzea da gakoa Ernaiko bozeramailearen esanetan. Gaur gaurkoz, egiten ez dena. Ernairentzat, baina Hernandoren esanetan baita edozein herritarrentzat ere, argi dago langileen osasuna eta segurtasuna ez direla lehentasunezko kontua instituzioentzat.