IRRATIA

«Pentsatzen dugu txakurrek funtzionalitate bat bete behar dutela, eta betetzen ez dutenean, beraien bizitzak ez duela beste baliorik»

Setters Home

This browser does not support the audio element.


Nafarroako 'Setters Home' elkarteko Asun Ekiza-ra hurbildu da Bigarren Kafea-ra. Setter arrazako txakur abandonatu edo galdutakoei familia bat bilatzeko lanean aritzen den erakundea da. Beraien helburua hauei familia aurkitzeaz gain, beraiekin dauden bitarte horretan behar duten laguntza eskeintzea da. Hainbat profesionalekin egiten dute lan txakurren osasun arazo edota arazo emozionalei aurre egiteko: albaitariak, txakur hezitzaileak…

Nora Oteizak astelehenero egiten duen "txakurrak" tartean gonbidatu dugu 'Setters Home' elkartea.  Setter arrazari  buruz, adopzio prozesuari buruz eta horrelako proiektu batek dituen gastuei buruz aritu gara.