«Deportazioari amaiera eman dakiokela erakutsi nahi genuen» Josu Martinez
Alfonso Etxegarai ETAko militante ohiak etxera itzultzeko bideari ekingo ziola erabaki zuen Kristiane Etxaluze adiskide nekaezinarekin batera. Hamarkadak eman ondoren Sao Tome eta Principe uharte-estatu afrikarrean erbesteratuta, Euskal Herrira itzuli nahi izan zuen deportazioarekin amaitu daitekeela erakusteko, espetxearen itzala hor egon arren. Josu Martinez eta Txaber larrreategik, bidaia hori jaso zuten eta Zinemaldiko zinemirak sailean aurkeztu dute "Caminho Longe" izenarekin. Kultur tartean izan ditugu bi zuzendariak.
This browser does not support the audio element.
«Nik ez nuke sekula onartuko beraiek eman digutena» dio zintzotasunez Txaber Larreategik, Josu Martinezekin batera "Caminho Longe" dokumentalaren zuzendariak. Izan ere, Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluzeren eskuzabaltasuna neurrigabea izan da. Martinez eta Larreategiren kameraren testigantza onartzearekin, guztiokin banatu baitute, beren bizitzako une esanguratsuenetariko bat.
«Lanari ekin genionean, ez zela inoren gustokoa izango pentsatzen nuen, itxuraz baina, ez da hala izan» dio Martinezek dokumentalare grabaketen hastapenak oroitzean. Ez da baina halakorik gertatu, kontaketa sotila, intimoa eta hunkigarria jaso dute "Caminho Longe". Gertutasunez, eta errespetutik egindako narrazioa, hasierako helburutik haruntzago iritxi den lana. Deportazioari buruzko dokumental bat baiono askoz gehiago delako "Caminho Longe": adiskidetasunaz, maitasunaz, beldurraz, bizitzaz hausnartzera garamatzan kontaketa ere badelako.