IRRATIA

Koldo Almandoz «'Quebrantos'-en irrati formatu bera nahi izan dugu zinera eraman»

Koldo Almandoz

This browser does not support the audio element.


2017ko azaroan Ziortza Linaresek senar ohiarengatndik jasandako tratu txarrak kontatu zituen Euskadi Irratian. Testigantza horrek inspiratu zuen Koldo Almandoz 'Quebrantos' egiteko, eta Maria Elorzarekin batera zuzendu du ia 8 minutu dituen pieza dokumentala. Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu berri dute. Irrati-grafia bezala definitu dute zuzendariek 'Quebrantos', irratian esandakoei irudia paratzearen ariketa fina.

«Tamalez ohituta gaude tratu txarren inguruan entzutera» esan du Almandozek, baina, Ziortza Linaresen elkarrizketa ikuspuntu ezberdin batetik jorratuta zegoela iruditu zitzaion «batez ere teknologiaren erabilpenaz hitz egin zuenean», eta horrek bide eman zion laburmetraia hau sortzeko.