IRRATIA

Beñat Antxustegi: «Bizitza zer da kulturarik gabe? lanean zortzi ordu ematea eta kitto?»

Bizkaian jaio eta gipuzkoar eginda dago Beñat Antxustegi. Musika gozoa egiten du berak Physis Versus Nomos proiektuaren baitan. Abuztuan 'Beste bat' saioak egiten izan da gurean eta horri buruz galdetu nahi geniola baliatu MusikHaria saiora ekartzeko.

Physys Versus Nomos taldeko kidea da Beñat Antxustegi.

This browser does not support the audio element.


Physis Versus Nomos proiektuaren izenean aritu zen Beñat Antxustegi 'Beste Bat' saioak egiten. Aitzakia hori baliatu dugu bera gehiago ezagutu ahal izateko. Izan ere 'Xikinkei', 'Txemak' edota 'Bi Zaldi' bezalako proiektutan ere ibili da eta dabil musikaria.

Argi utzi digu Barakaldon jaioa dela eta ez Galdakaon hainbat tokitan irakurri daitekeen bezala. Baina umorez hartzen du hori ere: «Galdakaon jaiotzeak ere ez zidan gehiegi inportako, ez du gauza txarrik».

Bere erreferenteei buruz hitz egin dugu, 'Balio dute' kolektiboaz ere bai eta baita etorkizunera begira dituen asmoei buruz ere, tartean 'Bi zaldi' proiektuarekin eta 'Txemak' taldearekin prestatzen ari den diskoak. Kulturaren egoeraren inguruko hainbat gogoeta ere egin dizkigu Antxustegik, tartean halako galdera bat eginaz: «Bizitza zer da kulturarik gabe? lanean zortzi ordu ematea eta kitto?».

Galiziara, oporretara, bidean entzun zuen musikarekin osatu zituen 'Beste bat' saioak eta musika ugari geratu zaio saioetan kabitu ezinda. Hartara, hasieran zuen ideia alboratu eta euskal musikaren inguruan zentratu zen Antxustegi.

Saio guztiak web orrialde honetan eta podcast plataformetan daude entzuteko moduan. Berreskuratu beldurrik gabe!