Zaporeak-eko sukaldea, berriz ere %100ean martxan
Egoerak bere gordinean argi izpi bat eraman du asteazken honetan Lesbos uhartera. Gaurtik martxan izango dira berriz ere Zaporeak elkarteko suak, azken egunetan koronabirus kasu bat tarteko itxita egon ostean. Hori bai, sukaldea ez da une batean ere geldirik egon Malen Garmendia Zaporeak elkarteko Lesbosko koordinatzaileak NAIZ Irratian azaldu duenez.
This browser does not support the audio element.
Pozik azaldu da Malen Garmendia berriz ere euren sukaldeko suak martxan izango dituztelako. Eurak berrogeialdian izan diren arren, ziurtatu digu «une batean ere» ez dela «sukaldea geldirik izan».
Irrikan daude janari banaketari ekiteko. Egoera konplikatua izanagatik, apartekoa izango da janari banaketa baita ere. Militarrek egin ohi duten banaketaren ostean ekingo diete eurek printzipioz, nahiz eta egoera ezegonkorrak aldaketak eragin ditzakeen.
Gutxienez 3.000 razio banatu asmo dituzte asteazken honetan. Izan ere, egoera ez da asko hobetu azken egunetan. Altxa dute Kara Tepe kanpamendu berria, baina Zaporeakeko kideak ziurtatu digu migranteak ez dutela bertara sartu nahi.
Tentsioa bor-bor dago gainera. Migranteek euren eskubideak aldarrikatzen dituzten bitartean, bertako herritarrek, lesbostarrek protestak egin dituzte errefuxiatuak bertatik atera ditzatzen. Garmendiak ulermena eskatu du horiekiko; «egoerarekin nekatuta daude».
Neurriak berehalakoak behar dutela azpimarratu du Zaporeak-eko kideak, eta pista ere ema du: «Sakanaba ditzatela errefuxiatuak Europako herrialdeetan baldintza duinetan».