Pandemoniyua | Josu Ximun Billelabeitia
This browser does not support the audio element.
2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Josu Ximun Billelabeitia musikaria gonbidatu dugu gurera, 'Lukiek' eta 'Belako' taldeetako kidea. Bete-betean harrapatuditu osasun krisian Belako talearekin, 'Plastic Drama' diska kaleratzekoa zen pasa den maiatzaren 8an eta hura ezagutarazteko nazioarteko bira bat zuten antolatuta urte osorako.
'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat.
'Pademoniun' hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.