IRRATIA

Irrati bidaia bat, NAIZ Kontzertuetan barrena

Ekainaren 5ean, zuzeneko musika lehen aldiz jendaurrean ikusi ahal izan genuen. NAIZ Kontzertuen baitan eta Gatiburi esker izan zen hori. Gaur itxiko da lehen denboraldi hau Skabidean taldearen emanaldiarekin. Bi hilabete hauetako esperientzia jaso dugu irrati bidaia berezi honetan.

NAIZ Kontzertuetako bat, Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean. (Gaizka PEÑAFIEL / FOKU)

This browser does not support the audio element.


«NAIZ Kontzertuak, gure musikaren alde» leloarekin ekin zion ekimen honek ekainaren hasieran, koronabirusak eragindako konfinamentuak euskal musikaren eszena erabat geratzea eragin zuen eta honi burua altxatzen laguntzeko eskarpena egin nahi izan zuen NAIZek modu horretan. Gatiburen lehen kontzertu hartatik bi hilabete pasa dira eta gaur itxiko du lehen ziklo hau Skabidean taldeak Atarrabian.

NAIZ Irratian bi hilabete hauetako ahots eta doinuak jaso ditugu, NAIZ Kontzertuen baitan irrati bidaia hau egitea proposatzen dizuegu.