IRRATIA

Euskal ipuin eta poesia modernoa ikasleei gerturatu nahian, 'Eskuko ekipajea' eta 'Bideko hitza' antologiak aurkeztu dituzte

Ibon Egañak 25 idazleren ipuin bana jaso ditu ‘Eskuko ekipajea. Euskal ipuin modernoaren antologia (1963-2018)’ liburuan. Juanjo Olasagarrek, berriz, 40 idazle ingururen poemak txertatu ditu ‘Bideko hitza. Euskal poema modernoen antologia (1951-2019)’ argitalpenean.

Juanjo Olasagarre eta Ibon Egaña gaur goizean, Donostian. (Jon URBE / FOKU)

This browser does not support the audio element.


Alai argitaletxeak Hautak bildumaren bi liburu aurkeztu ditu gaur goizean Donostian. Honakoak antologiak dira, batxilergoko ikasleei zuzendutakoak, euren artean euskal literatura sustatzeko asmoarekin.

‘Eskuko ekipajea. Euskal ipuin modernoaren antologia (1963-2018)’ Ibon Egañak sortu du, eta ‘Bideko hitza. Euskal poema modernoen antologia (1951-2019)’, berriz, Juango Olasagarrrek.

Liburuez gehiago jakin nahian, antologien egileekin izan gara solasean.