IRRATIA

Raitx | Abereek erantungo balute

Musika pilulak irudia

This browser does not support the audio element.


Rakel Arenaza dago 'Rait'x egitasmoaren sorburuan. Akordeoia eta gitarra jotzen, bakarka kontzertu batzuk ematen eta 'Koban'-en ere aritu izan da musikari donostiarra orain arte. Iaz, bi taldekiderekin batera beste bide bati ekitea erabaki zuen, eta hala, Xalba Ramirez eta Esti Berazarekin kaleratu du 'Abereek erantzungo balute'. Kantu batek piztu zuen txinparta: behin hasita, ez zegoen beste aukerarik, abestiak egiten jarraitzea baino.

Arenazak aipatu bezala, KutxaKluba bekarekin aritu da taldea diskoko 6 kantuak lantzen. Horrela, bakarlari baten unibertsoan hirurentzako tokia egiten aritu da Raitx urtebetez, eta azkenean lortu dute guztiak bilduko dituen soinu hori.