Ro | Athalase
This browser does not support the audio element.
Ane Garcia
Kanpoaldea eta barrualdea, hemengoa eta haragokoa bereizten dituen muga da atalasea: fisikoa da batzuetan, gure etxeko ataria bezalakoa, eta besteetan ukigaitza: bi egoera, bi errealitateren arteko lerroa markatzen duen zera hori ere badelako. 'Athalase' da, hain zuzen, 'Ro' talde azkoitiarrak bere lehen lan luzeari eman dion izena, eta kantuak entzuterakoan, muga bat zeharkatzeko zorian ote gauden, irudipen hori ematen digu.
Musika instrumentala egiten du 'Ro' taldeak, baina hitzen faltarik ez da sumatzen 'Athalase' honetan. Diskoa osatzen duten bost abestiek izenburu iradokitzaileak dituzte: Jaitera, Anima, Athelas, Erio, Aierkünte.