Teknikariak ere kultura abiatzeko zain
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Mattin Epelde eta Pello Gorrotxategi 'Uhina' eta 'Aieka' sonorizazio enpresetako teknikariak dira, eta gurekin izan dira 'Bigarren Kafea'-n. Musikaren industriari eskaini ohi diogun tartean, sektore kaltetuenetakoa dena ekarri dugu gurera ere. Ez dute aurreikuspen zehatzik eta handiak dira zalantzak. Koronabirusa iritsi aurretik prekarioa zen teknikarien egoera, eta oraingo egoerak makurtu du panorama. Egindako inbertsioak, teknikarien baldintzak hobetzeko eginiko urtetako lana... dena dago airean une honetan.