IRRATIA

Addar | Sugarra

Musika pilulak irudia

This browser does not support the audio element.


'Sugarra' du izena 'Addar' taldearen lehendabiziko diskoak. Musikari arituek osatzen dute taldea; izan ere, lautik hiru 'Zona Cero' taldetik datoz: Gorka bera, Xabier Bilbao eta Imanol Rodriguez. Beñat Aurrerekin batera ekin zioten duela bi urte egitasmo honi, euskaraz abesteko gogoak bultzatuta, eta 2020an kaleratu dute 'Sugarra'.
Diskoaren abiaburua melodia konkretuak izan badira ere, gorputz sendoa dute diskoko bost kantuek. Rock&Rollean barnera garamatzate 'Addar'-ren gitarra landu eta jostariek, base erritmiko indartsuaren eskutik.