IRRATIA

Batz, Emun eta Fagor, oraina kudeatu eta etorkizuna marraztu nahian

Egungo krisi egoerak sortu duen ziurgabetasunez beteriko eskenatokian, Batz, Emun eta Fagor enpresetako lagun banarekin izan gara azken asteetan bizi izan duten egoera ezagutu eta etorkizunera begira nola kokatzen diren jakin asmoz.

Fagor Arrasatek Txinan dituen bi lantegiak martxan dira konfinamenduaren ostean

This browser does not support the audio element.


Batz Group automobilgintzarako produktu eta zerbitzuen mundu-mailako hornitzailea da. 1963an sortu zen, eta Bizkaian, Igorren zehazki dauka bere  egoitza nagusia. Mondragoneko kidea da, alegia, munduko kooperatiba-talde handienetako batekoa.

Iban Lasagabaster Batz-eko Igorreko plantako gerenteak lehenik nabarmendu du automobilgintzan eskariek izugarrizko jeitsiera izan dutela, %95ekoa apirilean, eta orain hurrengo aste eta hilabeteetan sektorean izango diren mugimenduei so daudela. Mundu mailan lan egiten dutenez, Asian, Europan nahiz Estatu Batuetan bizi diren egoera ezberdinetara egokitzen ari da Batz taldea.

Emun aholkularitzak, berriz, 1997tik dihardu Euskal Herriko gizartearen garapenaren alde. Hasiera batean euskararen egoera normalizatzeko misioa bere gain hartuz, eta bi hamarkada geroago, egungo gizarte-premiei erantzuteko esperientzia eta tresnak dituztela jakinik, kulturan, aniztasunean edota parte-hartzean ere zerbitzua eskainiz. Karmele Etxabe Emun aholkularitza zerbitzuko Kontseilu Errektoreko kideak lan munduan ikuspegi soziala indartzeko beharra azpimarratu du.

Zortzi kooperatibek osatzen dute Fagor Taldea. Gaur gaurkoz Euskal Herriko kooperatiba talde industrial handiena da. 10.000 langile baina gehiago ditu, besteak beste, automozioa, makina-erreminta, edota aeronautika bezalako sektoreetan. Eurak ere Mondragon Koorporazioko kide dira. Aritz Otxandiano, Fagor-eko Gizarte Erantzunkizun arduradunaren esanetan une honetan enpresen jarduna egiazko eskariari egokitzea da erronka.