IRRATIA

Google Arts & Culture App; erraza, dibertigarria eta jantzia

This browser does not support the audio element.


Teknologiak artea eta kulturarekin topo egiten duenean Google Arts & Culture aplikazioa bezalakoak sortzen dira. Museoak, artelanak, artistak, teknikak... hori eta gehiago jarri digu eskura app-ak, oso modu erakargarrian, gainera.


Maria Romero Laspiur kolaboratzaileak haren funtzionalitateak ekarri dizkigu eta egiaztatu bidaiatu ere egin dezakegula aplikazioaren bitartez. Artelanen detaile txikiena ere ez galtzeko 7.000 mega pixeleko erresoluziodun zooma, bilaketak egiteko hainbat aukera (hala nola koloreen, arte korronteen edo teknikaren arabera), baita jolastuz ikastekoa ere; Selfie bat aterata zure antza duen margolana erakutsiko dizu Arts & Culturek eta zure gustoko artistaren estiloan oinarritutako filtroa aplikatu ahal izango diozu.