Kontxi Igartua: Euskaldun bat Parisen
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Kafesnea Galletekin tartean gure helduak, eta bereziki amonak, izaten ditugu protagonista. Kontxi Igartua oñatiarrak mende erdia pasa zuen Parisen. 61ean bertara joan eta hantxe hasi zen neskame lanetan. 68ko maiatzaren lehen istiluek eztanda egitean haren ugazabek ihes egin zuten Normandiara, paradigma berria osatu nahi zuen mugimendu hura mesfidantzaz ikusirik. Hantxe etxean zen Igartua bakarrik, gertatzen ari zena ulertu nahirik. Esperientzia hartaz, eta ondoren Euskal Etxean hainbat herbesteraturekin izandako harremanaz eta euskalduntasuna bizitzeko moduaz aritu da Bigarren Kafean.