Euskal margolarien hiru belaunaldi: Zumeta-Eskubi-Sagastiberri
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Jose Luis Zumetaren lanak arrasto handia utzi du eta hala islatzen da jarraitu duten belaunaldietako artisten obretan. Maria Romero Laspiur gure kolaboratzaileak, transmisio hori aztertu nahiean, Zumetagandik hasita, Joseba Eskubi eta Ander Sagastiberriren margoak nabarmendu dizkigu.
Margolanei buruz hitzez aritzea lan erraza ez denez, musika ere baliatu dugu artista bakoitzaren lana ulertzeko.