MAY. 12 2020 - 19:39h Eneritz Furyak, sormenarekin tirabiran This browser does not support the audio element. Bigarren Kafea 'Kasernarat'-en bost urte eman ostean (2011-2016), bakarkako ibilbideari ekin zion Eneritz Furyak musikariak 2017an bere izena zeraman lehen diskoarekin. 'Zaldi zuria / Maskara' etorri zen gero, desiraren argi-ilunen inguruan diharduen kantu biko singlea. Bere itxialdi propioaren 5 fase gorabeheratsuak atzean utzita eta aste nagia pasa berri hartu du Bigarren Kafea. Saio akustikora 'Atrezzo', 'Magia usoa' eta 'Sinkropresazioa' kantuak ekarri ditu.