'Billy el niño'-ren heriotza eta frankismoaren inpunitatea
Justiziarik egin gabe joan den «bat gehiago». Hala salatu du NAIZ Irratian Josu Ibargutxik, Frankismoaren Krimenen Aurkako plataformako kideak.
This browser does not support the audio element.
NAIZ IRRATIA
Koronabirusak eraman du azkenean Antonio Gonzalez Pacheco torturatzaile espainiarra. Domina guztiekin eta bere aurkako inolako neurririk hartu gabe hil da.
Frankismoaren Krimenen Aurkako plataformako Josu Ibargutxik NAIZ Irratian frankismoaren eta torturaren inpunitatea salatu ditu, «Billy el niño pilo bat daude oraindik zoritxarrez».