Angel Cuerdorekin Danubio ibaian barrena
Alemaniako Oihan Beltzetik abiatu eta Itsaso Beltzerainoko bidea egin zuen piraguaz Angel Cuerdo bidaiariak. 1999. urtea zen orduan eta hainbat herrialde Balkanetako Gerran murgilduta zeudenez bidaiak arrisku eta zailtasun bereziak izan zituen. Baina egun edonork burutzeko moduko bidaia dela azaldu du Cuerdok eta xehetasun ugari eman ditu inork plan hori burutu nahiko balu. Euskal Herrian berriz, hurbilago dugun Bidasoa ibaiaren jaitsiera gomendatu du, eta Kayak Basque Countryko Aitor Goikoetxeak azaldu digu nola burutu ohi dituzten taldeko irteera hauek Bidasoa ibaian barrena Kantauriar Itsasora heltzeko.
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
-