[ERREPORTAJEA] Radio Paris; askatasunaren uhinak
40ko hamarkadako oroitzapenak baditu Kontxita Beitiak. Umea zen aita eta amarekin batera, afalostean «ixil-ixilik eta bolumena baju» zegoela irrati hura entzuten zuenean. Hiruzpalau urtetatik entzuten zuela oroitzen du. Hantxe ziren, uhinen beste aldean Aita Olaso edota Salvador de Madariaga. Atzerritik Espainiara eta bereziki, askotan, Euskal Herrira emititzen.
This browser does not support the audio element.
Oroitzapen biziak dira Beitiarentzat eta belaunaldi haietako beste askorentzat. Irrati hark esperantza suposatu zuen, eta baita askatasuna ere. Aberri Egunean Lehendakari Agirre entzun zutela, Paristik, Aita Olasok Britainia Handitik helarazten zituela bere grabazioak frantziara... Horrelakoak eta bestelakoak ere badira bere testigantzen artean. Bizilagunek entzun eta salatuko ote zituzten beldur izaten zirela, euskaldunon artean elkar salatzea zein ohikoa zen... Etxean umetatik politikaz hitz egin ziotela dio Kontxita Beitiak, eta baita eskertu ere. Erne bizi izan da, eta bizi da, gaitasun kritikoa inoiz galdu gabe.