Makilak artzainen zain
Arantzazuko Gomiztegi baserriko artzain eskolan ikasturtea amaitu dute, baina, artzain berriek ezin izan dute artzain makila jaso. Eskolako koordinatzailearekin, Batis Otaegirekin, aritu gara solasean, artzaintzaz, gaztagintzaz eta krisialdi honek ekarriko dituen ondorioez.
This browser does not support the audio element.
Badira 23 urte Arantzazuko Gomiztegi baserrian artzain eskola martxan jarri zela. Orduz geroztik, 300 bat ikasle igaro dira bertatik eta ederki jarraitzen dute ofizioa. Kontutan hartzeko moduko batazbestekoa da, ofizioaren nolakotasunak kontutan izanda.
Itxialdiak ikasturtea amaituta hartu ditu Gomiztegin: pena bakarra artzain makilak banatzerik ez dutela izan. Lehenago edo beranduago, baina, jasoko dituzte jabeek mendiko ordu luzeetan lagun izango dituzten urritz-makilak.
Artzain eskolaz gainera, ordea, gaztgileak ere badira Gomiztegin. 400 buruko artaldea dute eta martxoaz geroztik ikusten ari dira gaztak nola ari diren pilatzen kamaretan. Gazta ez da egun batetik bestera galtzen den produktua, baina, irtenbidea eman behar zaio. Gomiztegik merkatalgune handiei saltzen die ekoizpenaren erdia, eta horrek laguntzen die aurrera egiten, beste erdia geldituta dago. Batis Otaegik gertutik jarraitzen du beste artzain eta gaztagilen egoera, eta asko dira benetan larri daudenak. Merkatu eta azoketan soilik saltzen duten ekoizleak ondoa jo dute, eta esne-industriaren esne eskaera ere golpetik jeitsi da, batik bat ostalaritzaren geldialdialdia dela eta.
Egoera honetan, merkatal gune handietan saltzea aukera bezala ikusten du Batisek, hori bai, beti ere tratu duinak eginez. Bestetik, begionez ikusten ditu, baserritarren produktuak etxera eraman ahal izateko Euskal Herriko hainbat lekutan abian jarri diren internet bidezko plataformak ere.