«Askotan ez gara fijatzen barruan gertatzen den guzti horretan»
'Bigarren Kafea'-ra gonbidatuko dugu astero Donna Apellaniz Nieto emozioetaz hitz egiteko. Itxialdi egoera honetan bizi ditugun sentipenak aztertu ditugu eta hainbat entzuleren zalantzak argitu.
This browser does not support the audio element.
Bigarren Kafea
Aste honetako kolaborazioan, Apellanizek azpimarratu du «emozioak ez direla ez positibo eta ez negatiboak» eta emozioei karga emozional on edo txar hori jartzeak ez duela laguntzen. Karga hori kentzearen aldarrikapena egin du, sentipenak ez epaitzearen aldekoa, eta «gorputzetik igarotzen» uztea dela onena ere adierazi du.
Tresna asko azaldu ditu Apellanizek bizitzen ditugun emozioak kudeatzeko. Hemendik aurrera, astero-astero, horietako teknika bat ekarriko du.